Aste honetan ekingo diogu mapa kontzeptualen sorkuntzari. Zeregin horretarako, sartu-irtena egingo dugu cmap tools programan. Are gehiago, aditzera emango ditugu bere argi eta itzalak. Hain zuzen ere, itzal horietako bat da cmap toolsek instalazioa behar duela. Oztopo hori gainditzeko eta zuen ordenagailuetan ere erabili ahal izateko, hemen sakatu eta, sistema eragilea hautatu ondoren (Windows, Linux, Mac…), osa itzazu eskatutako informazioak. Ez ahaztu Please read the note and check the box azpiko laukitxoa betetzen. Horrez gain, erakundeaz galdetzerakoan, Individual (non commercial use) hautatu.
Bidenabar, programaren inguruko tutorial bi dauzkazue eskura. Lehenik, lotura ofizial honetan, aukera daukazue programak eskainitako aukera gehienak ezagutzeko. Bigarrenik, slideshare euskarriak aukera ematen digu oinarrizko tutorial bat ikusteko:
Instalazio prozesuan edo programa baliatzean edozein zalantza izanez gero, badakizue non nagoen.