Aurkezpen orokorra egin eta gero, dagoeneko iritsi da blogari bihurtzeko unea. Aurrekoan esan bezala, wordpress plataforma erabiliko dugu bakoitzak bere bloga egiteko. Gogoan izan wordpress hautatu dugula bertara dokumentuak igotzeko duen erraztasunagatik. Hala ere, honek ere badu alde txarra; izan ere, euskaratzeko prozesuan baitago. Espero dezagun lehenbailehen wordpress ere euskaraz izatea!
Kontuak kontu, lanean has gaitezen hona hemen bi baliabide: batetik aurkezpenean, blogen aurkezpen orokorraz gain, oso modu ulergarrian ageri dira jarraitu beharreko urratsak; eta, bestetik bideoan, blogean aritzeko oinarrizko zenbait arrasto ematen dira.