Archivos de la categoría ‘Blogak’

Dokumentuak igotzeko prozedura

Enero 16, 2009

Zuetariko batzuek arazoak dauzkazue zuen blogera dokumentuak igotzeko. Arazo horiek direla-eta, dokumentu honetan sar zaitezte urrats guztiak jarraitzen dituzuela ziurtatzeko.

Bertako pausoak jarraitu arren, arazoak desagertu ez badira, jarri nirekin harremanetan.

Laster arte!

Hitzaldi interesgarria

Octubre 16, 2008

Jarraian duzue 2008ko Ikasblogak jardunaldian Juan Miguel Muñozek emandako hitzaldia. Bertan, gaur egungo gizartearen diagnostiko interesgarria egiteaz gain, eskola egokitzearen aldeko apustua egiten du.

Blogak vs. wikiak

Octubre 12, 2008

Dagoeneko klasean aipatu ditugu blogen eta wikien arteko ezberdintasunak. Hala ere, bien arteko aldea are argiago uzteko asmoz, ondoko aurkezpena duzue. Bertan, ezberdintasunez gain, bakoitzaren ezaugarri nagusiak aurkituko dituzue:

Norberaren bloga

Octubre 7, 2008

Aurkezpen orokorra egin eta gero, dagoeneko iritsi da blogari bihurtzeko unea. Aurrekoan esan bezala, wordpress plataforma erabiliko dugu bakoitzak bere bloga egiteko. Gogoan izan wordpress hautatu dugula bertara dokumentuak igotzeko duen erraztasunagatik. Hala ere, honek ere badu alde txarra; izan ere, euskaratzeko prozesuan baitago. Espero dezagun lehenbailehen wordpress ere euskaraz izatea!

Kontuak kontu, lanean has gaitezen hona hemen bi baliabide: batetik aurkezpenean, blogen aurkezpen orokorraz gain, oso modu ulergarrian ageri dira jarraitu beharreko urratsak; eta, bestetik bideoan, blogean aritzeko oinarrizko zenbait arrasto ematen dira.