Hona hemen software didaktikoak hautatzeko irizpideei buruzko aurkezpena:
Archivos de la categoría ‘Klaseak’
Software Didaktikoa hautatzeko irizpideak
Enero 16, 2009Software Didaktikoa
Diciembre 2, 2008Ikasgaiari dagokion azken lanak eskoletan hain erabiliak diren software didaktikoak izango ditu oinarri. Lan honetan talde bakoitzak hainbat software hartu eta aztertu beharko ditu. Zeregin horretarako, arreta jarri beharko duzue programa horiek darabiltzaten estrategia metodologikoetan. Zuen lana errazteko asmoz, dokumentu hau erabil dezakezue.
WebQuesta sortzen
Noviembre 14, 2008Dagoeneko ikusi dugu zer den WebQuest bat. Horretarako, mapa kontzeptual batean islatu zenuten WebQuestei buruzko guztia. Oraingo honetan, berriz, aurrerapauso bat eman beharko dugu; azken batean, taldeka WebQuest bat sortu beharko duzue.
Eraikuntza prozesu horretan laguntzeko, lehenik eta behin WebQuest baten ikasle izan beharko duzue: egin klik hemen.
IHMC CMAP TOOLS
Noviembre 4, 2008Aste honetan ekingo diogu mapa kontzeptualen sorkuntzari. Zeregin horretarako, sartu-irtena egingo dugu cmap tools programan. Are gehiago, aditzera emango ditugu bere argi eta itzalak. Hain zuzen ere, itzal horietako bat da cmap toolsek instalazioa behar duela. Oztopo hori gainditzeko eta zuen ordenagailuetan ere erabili ahal izateko, hemen sakatu eta, sistema eragilea hautatu ondoren (Windows, Linux, Mac…), osa itzazu eskatutako informazioak. Ez ahaztu Please read the note and check the box azpiko laukitxoa betetzen. Horrez gain, erakundeaz galdetzerakoan, Individual (non commercial use) hautatu.
Bidenabar, programaren inguruko tutorial bi dauzkazue eskura. Lehenik, lotura ofizial honetan, aukera daukazue programak eskainitako aukera gehienak ezagutzeko. Bigarrenik, slideshare euskarriak aukera ematen digu oinarrizko tutorial bat ikusteko:
Instalazio prozesuan edo programa baliatzean edozein zalantza izanez gero, badakizue non nagoen.
IKTak eskolan, ikuspegi orokorra
Septiembre 30, 2008Jarraian aurkituko duzue IKTak eskolan txertatzeko planteaturiko ikuspegi orokorra.
1.go saioa
Septiembre 22, 2008Ezertan hasi aurretik, nahiko nuke zuek ezagutu eta, bide batez, gaiarekiko zuen aurrezagutzen berri izatea. Horregatik, taldeka, atxikitako dokumentua osatzen saia zaitezte. Ez kezkatu erantzunen bat ez badakizue.
Zenbait galdera hasteko.
Ongi etorri!!!
Septiembre 22, 2008Ongi etorri teknohezkuntzara!!! Teknohezkuntza da Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia ikasgaian bidaide izango dugun bloga. Bertan, ikasgaiari dagozkion berriak argitaratuko dira. Asmoa da euskarritzat teknohezkuntza erabiltzea ikasgaian planteatuko diren helburuak lortzen laguntzeko.
Zehazki ikasgaiari dagokionez, dokumentu honetan aipatzen dira Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologiak ikasgaiaren helburuak, metodologia eta ebaluazio irizpideak. Programa bera nahiko orokorra da baina poliki-poliki geroz eta zehatzagoak izango gara!
Aurrera!